XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jornaleroen eskaeren alde greba orokorra. Extremadurako ehun herri baino gehiagotan protesta biziak

Extremadurako jornaleroek gogortu dituzte mobilizazioak Madrileko Gobernutik ezarri den nekazal subsidioaren kontra.

Atzorako konbokatuta zegoen grebak oiartzun handia izan du Extremadurako herrietan.

Sindikatu konbokanteak diren CCOO eta UGT-ren estimazioetan,100.000 langilek hartu zuen parte atzoko greban.

Lan uztearen gain, errepideak moztu egin ziren eta entzierroak ere bai, azken hauetan hogei eta hamar mila langile sartuta daudela.

Sindikatoek diotenez mobilizazioak segituko du datozen egunetan.

Extremadurako 100 herrietan baino gehiagotan merkatal eta administrazio aktibitatea gelditu zen UGT eta CCOO sindikatoek deituriko grebari erantzunez.

Hau da nekazal subsidioaren kontra egindako mobilizazioen zazpigarren eguna.

Sindikatoen ordezkariek azaldu dutenez egoera gogortzen hasia da.

Zenbait herritan ez zituzten lehenengo ordutik ere zabaldu komertzioak eta eskolak lan uztea eguerdiko hamabietarako konbokaturik egon arren.

Greba deitu duten sindikatoen arabera, aktibitate gelditzea orokorra izan da, beronetan taberna, banku, aurrezki kutxa eta industriek hartu dute parte.

Asanblada eta bilkuretan ehun milla pertsona inguru parte hartu dute paralizazioen herrietan, UGT-ek adierazi duenez.

Nekazal subsidioaren araudiaren kontrako mobilizapenen barruan, atzo errepideen mozketak egin zuten berriro Extremadurako jornaleroek.

Protesta guzti hauek Gobernuak joan den 3an ateratako dekretuaren kontra zuzentzen dira.

Dekretu hortan, langabezi nekazal subsidioa eskatzeko peonada kopurua hamarretik hogeira altxatzen da.

Arau berri hauekin, Andaluzian eta Extremaduran laguntza hauek jasotzen dituen langile kopurua.

100.000etan gutxi daiteke (240.000 langilek hartzen du laguntza subsidio honen bidez).

Aurreko egunetan errepideak (N-630, Gijon-Sevilla eta lokalak) moztu egin dituzte eta entzierro ugari eman dira protesta aldarrikatzeko.

Entzierroak oraindik ere mantentzen dira, Extremadurako 140 herrietan hogei eta hamar mila langilek segitzen dutelarik entzerratuta.

CCOO-ren militanteek La Encomienda izeneko finka okupatu zuten Badajozeko Valdivia herrian goizeko lehengo orduetan.

Finka horrek, orain arte lana 500 edo 600 langileei ematen bazien ere, orain langile gutxi eskatzen duten aktibitateetara dedikatzen da, aipatutako sindikatuaren ustez.

Beste finka batzuen okupazioa prestaturik dago CCOO-ren sindikalisteen aldetik.

Merida.